2007-12-10

IJITOEN BANDERA



Hementxe daukazue Ijitoen Bandera. Bandera eta hinmoa dituzte baita ijitoen eguna ere. Apirilaren 8an mundu osoan ospatzen da Roma/Ijitoen egun Internazionala (INTERNACIONAL ROMA DAY).

IJITOEN JATORRIA

Ijitoak( egiptanotik eratorria, Egiptokoa) baita Rom herria izenez ere ezagunak, ziurrenik Punjab lurraldean (India eta Pakistan artean) jatorria duen eta hauek Europara emigratu zuten etnia bat da.

Gaur egun ijitoak India eta Pakistan artean dagoen Panyab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Datu hau beraien hizkuntza (romani) eta sanskritoaren arteko antzekotasunean oinarritzen da, baina ez dago ijitoaren jatorria zehazten duen datu objektiborik. Esan beharra dago, Indian egonak direla baina ezin da konkretuki esan bertakoak direla ala beste nonbaitekoak direla.

Jarraitzeko, ijioak Persiara III. mendean heldu ziren (non sindi edo hindi deitzen zitzaien, Indiari izena eman zion ibaiagatik). Herrialde honentan egonaldi egin ondoren munduan zehar zabaldu omen ziren. Esanez, Espainiara ailegatu zirenean Andaluzian ezarri ziren eta 1510etik aurrera nabarmentzen hasi ziren.

Orain ijitoen emigrazioaren kronologia jarriko dizuet:

- 1415: ijitoak Espainiara heltzen dira.

- 1418: Alemaniara heltzen dira.

- 1419: Frantziako mugak zeharkatzen dute.

- 1422: Erroman ijitoen presentzia nabaritzen da.

- 1427: Parisen ezarrita zeuden.

- 1462: Jaenen (Espainia).

-1539: Parisetik botatzen dituzte.

-1563: ijitoak Ingalaterra uztera behartuak izaten dira, heriotz meatxupean.

-1931: "Romen antzerkia", munduko antzerki ijito profesional bakarra, Moskun ezartzen da.

-1939-1945: O Porraimos: Bigarren Mundu Gerran, Rom herria naziek jazarria eta sarraskitua izan zen, milio erdi Rom hil zirelarik.

-1971: Lehen Kongresu Ijitoa Londonean, himno eta bandera hartzen dituzte, Rom terminoa onartzen da eta historia iraintzeko erabilitako izenak (tzigano, gitano) baztertzen dira.

-1977: Indiaren proposamen bat jarraituz, Nazio Batuen Erakundeko Diskriminazioaren Prebentziorako eta Gutxiengoen Defentsarako batzordeek ijitoen eskubideak errespetatzeko dei bat egiten dute.

2007-11-22

IJITOAK

Argazki honetan ikus dezakegu ijitoen familia bat baina ama falta da.
Hemen sartzen dizuet Camaron De La Isla ijitoaren argazkia.Camaron pisu handiko ijitoa izan zen batzuk esaten duten moduan Camaron flamenkoaren abeslari hoberena izan da eta ijitoen errepresentazio hoberenetarikoenak.

2007-11-09

NIRE ARGAZKIA

Hemen doa nire argazkia pasaden urtean Italian ateratakoa.



Argazkiaren neskatoa naiz eta argazki hori Italian egindakoa da Pisan konkretuki.Gizarte hezkuntza nago ikasten eta bigarren mailan nago, diplomatura hau nire gustokoa izan arren oso garrantzitsua iruditzen zait gaur egungo gizartearentzat.

2007-10-11

SARRERA
Gaur egun, gure artean, ijitoak ikusten ditugu kalean, merkatuetan, dendetan eta abar.Baina benetan dakigu zertaz doa haien kultura?haien legeak?zer nolako hezkuntza dauzkaten?; Ijitoak ezagutzea izango da gure lana eta haien pentsaerak, ohiturak eta abarreko errespetatzea.


Nire lehen blog hau guztioi gustatzea espero dut, kontuan hartu beharko duzue blog hau froga bat dela.